Herritarren lehentasunak ezagutu gura ditu Udalak 2014ko aurrekontua prestatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko irailaren 25a

Ekarpenak idatziz zein urriaren 16an egingo den batzar irekian egin daitezke.

"Egoera ekonomikoa guztiontzako larria dela ezagututa, inoiz baino garrantzitsuagoa da lehentasunak ondo zehaztea", adierazi dute udal gobernu taldetik. Hala, ekarpenak egiteko dei egin diete herritarrei, eta bi bide ezarri dituzte horretarako: urriaren 16an, 19:00etan, udaletxean egingo den batzar irekian parte hartzea edo proposamenak idatziz egitea bai udaletxean dagoen postontzia erabiliz bai www.elgeta.org webgunea edo danonartian@elgeta.net e-posta helbidea erabiliz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak