Asentzion kokatutako informazio panela kaltetu dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko irailaren 23a

Urriaren 4ko urtemugaren atarian kalteak eragin dituzte, berriz ere.

"Data esanguratsuak hurbildu ahala, ia urteroko ohiturei jarraituz, norbaitek kalteak eragin ditu Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroaren ibilbidean zehar", irakurri dugu gaur ibilbide tematikoak Facebook-en duen perfilean. "Ikusi izan ditugu pintadak, monolitoak tirokatuta... Oraingoan, Asentzion bertan kokatutako informazio panel bat eraman dute!".

Kalteak urteurreneko ekitaldien atarian egin dituzte. Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroko arduradunek eguenean aurkeztuko dute prestatu duten ekitaldi sorta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak