"Borobil" joan zen Sagardo Eguna

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko irailaren 23a

Tortilla lehiaketako sailkapena jaso dugu albistean, baita argazki galeria ere.

Sagardo Egun "borobila", antolatzaileen hitzetan, izan zuten zapatuan Elgetan, egun osoko egitarauarekin. Besteak beste, paella-jana egin zuten eguerdian 13 lagunek eta, urteko tortilla lehiaketaren ondoren, parte-hartzaileen tortillekin egindako pintxo ia guztiak saldu zituzten. "Nahiz eta erretiratuak herritik kanpo egon, jende piloa zebilen plazan", esan digu Janire Lazkanok, antolatzaile-taldekoak.

Arratsaldean, triki-poteoa egin zuten herriko taberna guztietan, eta gauean, 31 lagun batu ziren bertso-afaritan, Jokin Labaien eta Manex Agirrerekin; bukatzeko, parranda egin zuen nahi izan zuenak. Aurten, bertso-saioa patxadatsuagoa izan da, denbora luzeagoarekin, eta afaloste polita egin zuten.

Tortilla lehiaketako sailkapena

  1. Milizianak 27 puntu
  2. Los Angeles de 23 puntu
  3. Faka faka 21 puntu (Itxura: 20 puntu) eta Ahior 21 puntu (Itxura: 20 puntu)
  4. Arrate eta Irati 21 puntu (Itxura:14 puntu)
  5. Kletxo 21 puntu (Itxura: 12 puntu)
  6. IMX 20 puntu
  7. Txupipa 18 puntu
  8. Untxien erreginak 16 puntu (Itxura: 26 puntu)
  9. Beverly Hills 16 puntu (Itxura: 18 puntu)
  10. Millonarixuak 16 puntu (Itxura: 11 puntu)
  11. Milizianoak 15 puntu
  12. Despistaus 14 puntu
  13. Txatxipi 13 puntu
  14. Super neskak 12 puntu (Itxura: 22 puntu)
  15. Aupa Reala 12 puntu (Itxura: 15 puntu)
  16. Maruxinak 7 puntu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak