Jose Ramon Irazabalek, Iraitz Lazkanok eta Geaxi Ezpeletak egin dituzte aurten epaimahai lanak. Itxura eta zaporea puntuatu zituzten, eta 20:00ak jo aurretik egin zuen gaztetxeak sari banaketa.
Talde irabazlea Milizianak
Originaltasunaren saria Untxien erreginak taldeko neskek jaso zuten. Tortilla txarrenaren saria Maruxinak taldeko kideek eraman zuten, eta sari nagusia Milizianak taldeko Eider Sarasuak eta Arrate Egurrolak irabazi zuten. Ez da Sarasuak eta Egurrolak sukalde lanetan saria jasotzen duten lehen aldia. Beste bi kiderekin batera gisatu lehiaketako sari nagusia jaso zuten udaberrian.