Giro onarekin dihardute Elgetan 2013ko Sagardo eguna ospatzen. Eguerditik hasi da festa giroa eta bazkariaren ostean 18:00etan eman du hasiera tortilla lehiaketak. 17 taldek hartu dute parte aurten gaztetxeak urtero antolatzen duen lehiaketan. Ordubeteko tartean tortilla banatu aurkeztu behar zuten 'sukaldariek'.
Jose Ramon Irazabalek, Iraitz Lazkanok eta Geaxi Ezpeletak egin dituzte epaimahai lanak, eta 20:00ak jo aurretik egin du gaztetxeak sari banaketa.
Originaltasunaren saria Untxien erreginak izeneko taldeko kideek jaso dute. Tortilla txarrenaren saria Maruxinak taldeko kideek eta sari nagusia Milizianak taldeko bi ordezkariek. Ez da lehenengo aldia Eider Sarasuak eta Arrate Egurrolak sukalde lanetan saria jasotzen dutela. Beste bi kiderekin batera gisatu lehiaketako sari nagusia jaso zuten udaberrian egindako Koadrilen egunean.