Elgetako baserritarrek ere orturako urte txarra izan dela diote

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko ira. 20a, 15:43

Azoka egingo dute hurrengo zapatuan eta erosleen artean bi otar zozketatuko dituzte. Herriko hiru bat artisau ere izango dira azokan.

Udalak antolatuta Elgetako baserritarrek 8. azoka egingo dute hilaren 28an. Urtetik urtera dozena bat postuk osatzen dute azoka, eta aurten ere kopuru horren bueltan ibiltzea aurreikusten dute antolatzaileek. Aukera polita da baserritarrek etxeko ortuak emandako produktuak erakusteko zein herritarrek herrian egindako jeneroa erosteko.

Baserritarrak gustura daude azokak herrian sortzen duen giroarekin, baina argi dute gero eta gutxiago direla. Aurten, gainera, ortuak ez du jenero askorik eman. Pedro Mari Uberak urtero ipini du postua azokan eta azaldu duenez giroa sortzen da herrian. "Lekak eta tomateak, esaterako, oso ondo saltzen dira baina aurten ortuak ezer gutxi eman du", aurreratu du. "gero, baserritarrak ere gero eta gutxiago daude".

Elgetako baserritarrak azokan postua ipintzera deitu dituzte. 10:30ean zabaldu da salmenta eta 13:00etara arte luzatuko da. Iaz moduan txorimalo lehiaketa eta Intxortako igoera ere jokatuko dira aurten. Berrikuntzen artean erosleen artean zozketatuko diren bi otarrak aipa daitezke. Herriko hiru bat artisau ere animatu dira aurten azokan postua ipintzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak