"Elgeta Memoria" mugikorrendako aplikazio berritzailea aurkeztuko dute Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko ira. 23a, 11:00

Aplikazio horren bidez, 1936-37ko gudan Intxortako frontean gertatutakoen inguruko informazioa eskura daiteke QR eta NFC teknologien bidez.

Urriaren 4an beteko dira 77 urte Intxortako frontea ezarri zela. Hala, Udalak eta Intxorta 1937 kultur taldeak bost ekitaldi iragarri dituzte. Irailaren 26an, Elgeta Memoria izeneko mugikorrendako aplikazio berria aurkeztuko dute. "Aplikazio horren bidez, informazio ugari jaso ahal izango da geolokalizatutako argazki, bideo eta audio-giden bitartez. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez erabili ahal izango da".

Ekitaldi sorta urrian

Gernikaren suntsipenak garrantzi handia izango du urtemugan: erakusketa eta hitzaldia iragarri dituzte gaiaren inguruan urriaren 2an. Bergara 1936, gerra eta errepresioa ikus-entzunezkoa ere ikusgai izango da Elgetan urriaren 3an, eta urriaren 8an Consejo de guerra contra el clero vasco, 1936-44. La Iglesia vasca vencida" izeneko liburua aurkeztuko dute Xabier Amurizak, Martin Orbek, Anxo Ferreiro Currázek y Julia Monjek.

Frontera egingo duten hurrengo bisita gidatua irailaren 29an izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak