Domekan herriko bost mugarri eta Miraballeseko karobia ezagutzeko irteera

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko ira. 19a, 13:58

Iraitz Lazkanok eta Nerea Villak gidatuko dute hiru bat orduko iraupena izango duen txangoa.

Elgeta ezagutzen irteera sortaren barruan proposamen berria egin du Elgetako turismo sailak domekarako. Herriko plazatik abiatuta taldeak Miraballeseko karobi aldera egingo du lehenengo eta behin. Bertan karobi horren berezitasunen berri emango dute. Gogoratu karobi frantsesa edo arragoa dela eta bisitetarako eraberritua izan dela orain gutxi.

Bost mugarri

Iraitz Lazkanorekin batera gidari lanak egingo dituen Nerea Villak azaldu duenez taldeak Asentzio aldera egingo du jarraian. Asmoa da Elgetaren eta Bergararen arteko muga finkatzen duten bost mugarri ikustea. "Asentzioko ermitaren atzean dagoena ikusi dugu lehenengo", esan du Villak. "Berriki egindako garbiketa lanetan agertu da eta oso interesgarria da".

Asentziotik Jarikotxo baserri aldera egingo dute eta Iturutzeko mugarria ikusiko dute bertan. Jarraian Etxaurriako mugarria eta Otegikoa ikusiko dituzte. "Azken hori da zaharrena, mugarri historikoa da", adierazi du Villak. Azkenik, Burdinoagako mugarria erakutsiko dute: "Elgeta, Bergara eta Elorrio arteko mugarria da".

Iaz egin zuen Nerea Villak Elgetako herri-bideen inbentarioa. Makina bat ordu eman zituen herriko auzo-bide eta pistetan elgetarrak. Hala, Udalarendako lanean eman zituen hilabeteetan espero gabeko aurkikuntzak egin zituen, tartean Miraballeseko karobia. Herriko mugarrien inbentarioa ere egin zuen; 39 dira guztira.

Antolatzaileek aurreikusten dute domekan hiru bat orduko ibilaldia egingo dutela. Parte hartzeko nahikoa da eguenean bertan, 10:00etan, herriko plazan agertzea. Hori bai arropa eta oinetako egokiak janzteko gomendioa egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak