Badatoz Sagardo eguna eta urteroko tortilla lehiaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko ira. 18a, 15:09

Zapaturako egun osoko egitaraua prestatu dute gaztetxetik, bazkariarekin eta bertso-afariarekin.

Zapatuan Sagardo eguna izango dugu Elgetan. Parte hartze handia duen festa da, eta aurten egun osoko egitaraua aurkeztu dute gaztetxetik, bazkariarekin eta bertso-afariarekin. 

Festa eguerdiko txikiteoarekin hasiko dute. Gaztetxetik abiatuko da kalejira 12:30ean. 14:30ean paella jana egingo dute gaztetxean, eta 17:00etan hasiko da sagardoaren festa doan banatuko baitute herriko tabernetan.

Tortilla lehiaketa

Eguneko hitzordu gastronomikoa 18:00etan hasiko da. Ahior taldeak irabazi zuen iaz tortilla lehiaketa, eta Boballoo taldeak egin zuen originalena. Zapatuan berriz jokatuko da Elgetan parte hartze handiena lortzen duen lehiaketa gastronomikoa. Iaz 21 talde izan ziren, eta gaztetxetik bariku arratsaldea aurretik liburutegian izena emateko eskaera egin dute.
Sagardo eguna borobiltzeko triki-poteoa (20:00etan) eta bertso-afaria (22:00etan) iragarri dituzte. Bertsotan Manex Agirre eta Jokin Labaien ariko dira.

Gaztetxetik jakinarazi dute bazkariaren prezioa bost euro dela, eta bertso-afariarena 15 euro. Bihar, eguena, da izena emateko azken eguna. Interesatuek Haizea tabernara jo behar dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak