Zabalik da baserritarren azokan postua ipintzeko izenemate epea

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko irailaren 17a

Azoka irailaren 28an egingo dute, 10:30etik 13:00etara.

Elgetako baserritarrak azoka egunean postua ipintzera gonbidatzen ditu Elgetako Udalak. Azoka irailaren 28an, zapatua, egingo dute aurten eta Udalak jakin gura du postua ipintzeko zenbat interesatu dauden. Izena emateko epea zabalik dago hilaren 23ra arte. Interesatuek udaletxera jo behar dute.

Bazkari bana opari

Iaz 12 postuk osatu zuten baserritarren azoka. Helburu, aurten, kopuru horren bueltan ibiltzea da. Postua ipintzen duten baserritarrek bazkaria egingo dute Maialde landetxean —postu bakoitzeko otordu bat—.

Egun berean, txorimalo lehiaketa eta Intxortako igoera jokatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak