Eskolako neska-mutikoek ireki dute ofizialki Domingo Iturbeko gunea

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko ira. 13a, 19:45

Elgetako Domingo Iturbeko lanak zirela-eta, gaztetxoek bi urtez ondoko parkea erabili dute jolasleku moduan. Ikasturte berriarekin batera, baina, gaur, egubakoitzean inauguratu dute gune berria.

. ARGAZKI GALERIA

Gunearen irekiera ofizialean eskolako ume eta gaztetxoak izan dira protagonista "beraiek izango direlako gune horretaz gehien disfrutatuko dutenak", Oxel Erostarbe Elgetako alkatearen esanetan.

Inaugurazioan bost eta seigarren mailako gazteek prestatutako bi bertso abestu dituzte lehenengo, eta ondoren, agurra dantzatu dute. Horren ostean egin dute zinta mozketa, eta gela bakoitzarentzako zintaren zati bat gorde dute. Bertaratu diren guraso eta aiton-amonek txalo zaparrada batekin eman die amaiera ekitaldiari.

Erabilera ugariko gunea

Sara Ugarteburu seigarren mailako ikasle batek esan digu pozik zeudela: "Oso pozik gaude, izan ere, jolasteko leku gehiago daukagu orain".

Erostarbe alkateak gaineratu du Udalak eskolarekin zeukan zor bat bete dutela lan horiekin: "Inbertsio handia suposatu duen arren eta denbora batean itxita eduki dugun arren, nik uste dut guztiondako pozteko eguna dela gaurkoa". Adierazi du baita ere, eskolako orduetatik kanpo ere, herritarrek erabilera ugaritarako gune bat errekuperatu dutela lanen ostean.

Auzotar batzuk, bestalde, kexu ziren oraindik Telefonica-ko kableak ondo jarri barik daudelako eta tuberia batzuk konpontzeke daudelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak