Pentsioen murrizketen kontra mobilizatu dira gaur 70 bat lagun Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko ira. 12a, 23:27

Espainiako Gobernuak iragarri duen pentsio-sistemaren erreformaren aurka agertu dira.

Pentsioak ukitzen dituenak ez dauka nire botoa lelopean 70 bat lagunek 15 minutuko elkarretaratzea egin dute gaur iluntzean herriko plazan. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak bat egin du Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak proposatutako mobilizazioarekin, eta Espainiako Gobernuak iragarri duen pentsio-sistemaren erreformaren aurka agertu dira. 

Elgetako elkarretaratzeko pankartaren atzean agertu diren herritar gehienak erretiratuak dira, baina bazen tartean bestelakorik ere. Udal ordezkari politikoak ere bertan izan dira, hala nola Oxel Erostarbe alkatea, Bilduko bozeramaile Janire Lazkano edo EAJko bozeramaile Patxi Basauri. "Pentsioen auzia ez da erretiratuon arazoa soilik, gizarte osoarena da", adierazi du Xalbadorpe elkarteko ordezkari batek. "Gazteek ere parte hartu beharko lukete horrelako mobilizazioetan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak