Aurten ere parte-hartze polita espero dute Elgetako Vespa eta Lambretta motorren topaketan. Domekarako, hilak 15, egin dute urteroko hitzordua, zortzigarrena honezkero.
Jarraian, 65 kilometroko ibilaldia egingo dute denek batera. Bazkariarekin emango diote amaiera 2013ko topaketari. Tartean izango dira, nola ez, Elgetako motorzaleak.