Jakinekoa da Hondarribia Arraun Elkarteak jarraitzaile sutsuak dituela Elgetan. Aurreko domekan Kontxako estropadan izan ziren eta gainerako jarraitzaileak bezala une gogorrak bizi izan zituzten epaileek bandera nork eramango zuen argitu zuten bitartean. Ama Guadalupekoako mutilak kaira inguratu zirenean Elgetarrak ere han ziren. Argazkia atera zuten Joseba Amunarriz patroiak bandera eskuan zuela.