Turboshit, Ez! eta Guaka taldeek kontzertua egingo dute barikuan gaztetxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko irailaren 10a

Andaluziako langileen sindikatuko ordezkarien hitzaldia eta afaria ere egingo dituzte gaztetxean.

Andaluziako langileen sindikatuko (SAT) bi ordezkari gaztetxean izango dira barikuan, hilak 13. Javier Garciak eta Pablo Gonzalezek sindikatuaren nondik norakoak eta azken aldian aurrera eramandako ekintzak izango dituzte hizpide 'La lucha obrera del pueblo andaluz' izenburupeko saioan. SAT sindikatuko kideek bi hitzaldia egingo dituzte gurean, bata Elgetan eta bestea Bilbon. Bi hitzaldiok ESK sindikatuak antolatu ditu. Elgetako hitzaldia 17:00etan hasita egingo dute gaztetxean.

Afaria eta kontzertua

Gaztetxekoek antolatuta afaria ere egingo dute barikuan. Prezioa zortzi euro da eta menua: pasta entsalada, xolomoa piperrekin, postrea, kafea sagardoa eta ogia. Interesatuek eguenera arteko epea dute Haizea tabernan izena emateko.

Afaldu ostean, 22:30ean, kontzertua egingo dute gaztetxean Turboshit, Ez! eta Guaka taldeek. Gogoratu Guaka taldea herrialde maputxearen aldeko aldarria egiten diharduela herriz herri. Bigarren kontzertua izango dute Elgetan. Irabazien zati handi bat preso politiko maputxeen senitartekoei bideratzen dut Guakak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak