Ikasturte berrirako kirol eskaintza gertu du Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko irailaren 5a

Saioak urrian hasiko dira; izenematea zabalik da.

Heldu indarrarekin kurtso berria lemapean Udalak 2013-2014 ikasturterako kirol jardueren berri eman du.
Aurreko ikasturtearekin alderatuta eskaintzan, orokorrean, ez da aldaketa handirik. Kirol jardueretan yoga, tai txi, erretiratuendako gimnasia, mantentze-gap, spinning, umeendako eskola kirola eta karatea eskaintzen dira. Jarduera horietan izena emateko epea zabalik da.

Udalak jakinarazi du spinning-eko taldean lehentasuna izango dutela aurreko ikasturtea amaitu zutenek, beti ere irailaren 16a baino lehen izena ematen badute.

Bestalde, jarduera guztietan izena ematearekin batera hilabete bateko kuota ordaindu beharko da. Ikasturtean zehar jarduera lagatzen duenak galdu egingo du kuota hori. Aldiz, ikasturtea bukatzen dutenei ez zaie ekaineko kuota kobratuko. Jarduera ezberdinen ordutegiak eta kuotak udal webgunean dituzue ikusgai.

Gogoratu frontoia, sauna, squash pista eta gimnasioko makinak zein gimnasioa osorik alokatzeko aukera ere eskaintzen duela Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak