Hilaren 11n zabalduko ditu ateak zaintza-ludoteka zerbitzuak, eta zabalik dago izena emateko epea

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko irailaren 2a

Gazteleku zerbitzua ere eskainiko du Udalak urritik martxorako zapatuetan eta domeketan.

Ekainera arte, astelehenetik barikura bitartean eskainiko ditu zaintza eta ludoteka zerbitzuak Udalak. Ordutegiak dira: zaintza zerbitzua 16:00etatik 19:00etara —90 euro hileko—, eta ludoteka zerbitzua 16:30etik 19:00etara —30 euro hileko—.

Zaintza zerbitzuan ikasturtean gutxienez bi urte betetzen dituzten umeak onartuko dira —txikienak 2012an jaiotakoak—. Zerbitzu horren barruan sartzen dira baita ere ludotekako hezitzaile batek umea eskolatik jasotzea, eta etxetik ekarritako merienda ematea. Ludotekako erabiltzaileendako zerbitzua ordu erdi beranduago hasten da, eta beharrezkoa da erabiltzaileek ikasturtean gutxienez bost urte betetzea.

Gaztelekua

Gazteleku zerbitzua ere eskainiko du Udalak urritik martxorako zapatuetan eta domeketan, 16:00etatik 20:00etara. Prezioa da 25 euro hileko. Zerbitzu hori ikasturtean gutxienez 11 urte betetzen dituzten erabiltzaileendako da —gazteenak 2003an jaiotakoak—.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak