Kiosko berria dute Elgetan

Imanol Gallego 2013ko abu. 28a, 16:31

Uztail bukaeran aurreko kiosko zaharra kendu ostean, Julian Markiegik gaur ireki ditu bere denda berriko ateak. Bere ustez, oraingo kioskoa "handiagoa eta erosoagoa da".

Jendez lepo topatu dugu kiosko berria. Hilabetez kiosko gabe egon ostean, Markiegik gaur zabaldu du berria "oraindik espazio honetara egokitzen ari naiz, baina egun pare bateko kontua izango da". Bizkor ohitu direnak umeak izan dira, lehen ordutik bertara gerturatu dira-eta.

Aldaketa nabarmena da, lehengoak erabilgarri zuen metro koadrotik 5 bat metro koadro izatera pasa da Markiegi eta gustura dago kiosko berrian. Tokiaz gain, denda berriak, bere erosotasunerako aurrekoak ez zituen zerbitzu ugari izango ditu "neguan berogailua izango dut eta udan aldiz giroa freskatzeko aire-girogailua".

Ez dago guztiz amaitua

Kioskoa malda duen kale batean dagoenez, irisgarriagoa izan dadin, aurrean izango dituen eskailerak egokitzen ari dira oraindik.

Irekiera eguna ospatzeko gainera, kioskoan erosten duten guztiek oparitxo bat jasoko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak