Atzo, eguena, ospatu zituzten Santixau jaiak Goimendi auzoan. Meza, soka-dantza, bertsolariak, herri kirolak eta erromeria egin zituzten. Urtero moduan urdaiazpiko bat ere zozketatu zuten. 4354 da zenbaki saritua. Berehala jaso zuen saria irabazleak.