Kiosko berria Kubboo k1 modelokoa izango da

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko uztailaren 26a

Handiagoa eta Julian Markiegirendako erosoagoa izango da.

Toki berean kokatuko dute kiosko berria. Aurrekoa baino handiagoa eta erosoagoa izango da. Gutxi gorabehera, azalera bikoitza izango du. Bere neurriak honakoak izango dira: zabalera 2,40 metro, garaiera 2,73 metro, eta sakonera 2,40 metro.

Udal arduradunen esanetan astelehenean iritsiko da, eta abuztuko lehenengo egunetan apalak eta beharrezkoa izango duen instalazioa egingo diote: dagokion espazioan finkatu, distribuzioa erabaki, apalak eta gainerako altzariak ipini, argindarraren instalazioa konektatu... Julian Markiegik erabaki beharko du zer eta nola nahi duen.

Gozoki-saltzaileak esan duenez kiosko berria oporren ostean zabalduko du; abuztuaren 28an. Tarte horretan ez du gozokirik salduko. Guztiz oporretan, ordea, ez da egongo: bezeroek goizero aurkituko dute herriko plazako arkupeetan prentsa saltzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak