Aste bukaera honetan ez da frontenis txapelketako partidurik jokatuko. Parte-hartzaile asko oporretan daude, eta antolatzaileek erabaki dute txapelketaren azken txanpa opor ostera atzeratzea. Hala, irailean ekingo diote, atzera ere, txapelketari. Adierazi dutenez liga erregularra amaitzeko bi jardunaldi gelditzen dira. Jarraian, finalerdiak eta finalak etorriko dira.