Abuztuaren 6an urteroko meza esango dute Salbador ermitan; 12:30ean hasiko da, eta ondoren salda eta pintxoak banatuko dituzte borondate truk. 18:30erako bolo tiraldia iragarri dute, eta 21:30erako auzo-afaria Jose Gardokiren erromeriarekin. Menua da: zainzuriak, urdaiazpikoa, errusiar entsalada, gisatua, flana, izozkia eta kafea. Ura eta ardo ondua ere menuan sartzen dira. Txartelak salgai daude Haizea tabernan zein kafe antzokian.