Zaintza eta ludoteka zerbitzuetarako aurre-matrikula epea zabalik da uztailaren 30era arte

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko uztailaren 21a

Ikasturte honetan izan dituzten ordutegiak eta kuotak izango dituzte bi zerbitzuek hurrengo kurtsoan ere.

2013-2014 ikasturtean ere zaintza eta ludoteka zerbitzua eskainiko ditu Udalak. Bi zerbitzuok ikasturte honetan izan dituzten ordutegiak eta kuotak izango dituzte hurrengo kurtsoan ere. Zaintza zerbitzuaren kuota 90 euro da hilean eta ludoteka zerbitzuarena, 30 euro hilean. Interesatuek uztailaren 30era arte dute udaletxean zein danonartian@elgeta.net helbide elektronikoaren bidez aurre-matrikula egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak