Eraikinei egin behar zaien ikuskapen teknikoa zer den, Eusko Jaurlaritzak onartutako legeak zein ondorio dituen, eta eraikin bakoitzak ikuskapena zein epetan egin behar duen azalduko dute astelehenean, hilak 22, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ikuskapena egiteko aurrekontu desberdinak ere aztertuko dituzte. Batzarra herritar guztiei dago zabalik.