Hondartza itxura hartu du egunotan Elgetako kiroldegiko kantxak

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko uzt. 17a, 10:11

Kokapen berria izan dute ur-putzuek aurten; laster egokitu dira elgetarrak.

Haurrak ur-putzuetan, eta helduak Bolatokiko tabernako arduradunak eskainitako itzalkinen azpian... horrela joan dira azken egunak kiroldegiko kantxan. Eguraldi ona egin du eta ur-putzuek harrera ona izan dute honakoan ere. Gehienbat astelehenean, bits festa ere egin zen egunean.

Bits festa, kiroldegian

Bitsak hartu zuen kiroldegiko kantxa astelehen arratsaldean. Laster gertatu zuen kanoia Atracciones Sanz enpresako arduradunak, eta hamar minutuan aparra zerion neska-mutikoen gozamenerako. Bits festa ere kiroldegiko kantxan egin dute aurten, eta ez da kokapen txarra. Ur-putzuak bertan egotea, ordea, tentazio handiegia zen eta neska-mutikoek bertara egiten zuten salto aparrez gainezka zegoen gorputza garbitzeko.

Aurtengo ur-putzuak joan dira. Bukatu da 2013ko Elgeta Beach!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak