Kiroldegiko kantxan ipini dituzte, azkenean, ur-putzuak

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko uztailaren 12a

Atzo,ezinezkoa izan zen Maalan ur-putzu handia betetzea. Gaur, astelehenean eta martitzenean kantxan egongo dira.

Ur-putzuak uztaileko klasiko bat dira Elgetan, eta aurten ere ipini dituzte. Atzo arratsaldean plastikozko hiru igerileku zabaldu zituzten Maala parkean, eta 16:00etarako gertu ziren umeen gozamenerako. Aurten, ordea, ezustekoa egon da igerileku handienarekin.

Aurrekoak apurtu egin ziren, eta erosi berriak dira hiru ur-putzuak. Igerileku handia aurrekoa baino handiagoa da, eta atzon ikusi zenez ezin da Maala parkean ipini. Txikia, baina desnibela du lurzoruak eta igerilekua bete ahala gainezka egiten du urak. Hala, gaur goizean kiroldegiko kantxara eraman dituzte hiru igerilekuak.

Martitzenera arte

Gaur, barikua eta astelehenean eta martitzenean egongo dira erabilgarri hiru ur-putzuak, 16:00etatik 19:00etara. Antolatzaileek gogorarazten dute gurasoen ardura dela umeak zaintzea.

Astelehenean bits festa

Ondo baino hobeto aprobetxatuko dituzte ur-putzuok Elgetan. Astelehenerako, gainera, bits festa iragarri du Udalak, 18:00etarako. Kiroldegiko kantxan egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak