Urteroko ur-putzuak badatoz; arratsalderako iragarri dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko uzt. 11a, 13:46

Bits-festa ere izango dute neska-mutikoek; astelehenean izango da, 18:00etan.

Azkenean bai, iritsi da uda eta Elgetan ur-putzuak egongo dira aurten ere. Gaur arratsalderako iragarri dituzte. Urtero moduan Maala parkean ipiniko dituzte, baina bada berritasunik. Aurreko urteetan erabili diren igerilekuak apurtu egin dira, eta berriak erosi dituzte. Hala, berri-berriak estreinatuko dituzte neska-mutikoek gaur.

Hiru ur-putzu

Ur-putzu handi bat eta bi txiki ipiniko dituzte aurten ere. Asmoa da gunea gaur arratsaldean zabaltzea; 16:00etatik 19:00etara. Bihar ere erabilgarri egongo da. Goizean udalekuko umeendako, eta arratsaldean gainerako guztiendako. Antolatzaileek gogorarazten dute gurasoen ardura dela umeak zaintzea.

Bits festa astelehenean

Eguraldia lagun bada, astelehenean eta martitzenean ere ur-putzuak izango dira Maalan. Gainera, bits-festa ere iragarri dute udaletxetik. Astelehenean izango da, 18:00etan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak