Jaizkibel aukeratu du Kantsatzekek uztaileko irteera egiteko

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko uztailaren 9a

Hilaren 20rako bost bat orduko irteera proposatzen du Elgetako mendi taldeak; izenematea zabalik da.

Elgetako Kantsatzeke mendi taldeak Jaizkibelera egingo du uztaileko irteera. Hilaren 20an, zapatua, egingo dute herritik 08:00etan abiatuta. Aurreikuspena da eguerdi ingururako bueltan izatea. Izena emateko epea zabalik dute. Interesatuek udaletxera jo behar dute, edo kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikora mezua idatzi uztailaren 18a baino lehen.

Prezioa 10 euro da. Gogoratu adin txikikoak guraso edo nagusi baten ardurapean soilik parte har dezaketela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak