Jaien inguruko herritarren balorazioa jaso gura du Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko uzt. 6a, 11:00

Galdetegi bat banatu dute etxez-etxe, eta Jaien batzordean aztertuko dituzte emaitzak.

Ospatu berriak diren Ferixa Nagusiko jaiak elgetarrei zer iruditu zaizkien jakin gura du Elgetako Udalak. Asmo horrekin galdetegi bat banatu dute etxez-etxe. Herritarrei eskatzen zaiena da aurtengo jaien egitarauari 0-10 bitarteko puntuazio orokor bat ipintzeko, eta ondotik zerrendatzen den ekitaldi sortarekin berdina egiteko.

Baloratzeko eskatu duten ekitaldiak honakoak dira: jaietako hasiera ekitaldia, DJ Xaibor, umeendako puzgarriak, umeen bazkaria, erretiratuen bazkaria, Vendetta, Gora Herria, jaio berriei ongietorria, euskal dantzen saioa, herri bazkaria, Jainaga eta Narbaiza, zezenak, Egan, feria, domekako kale-antzerkia, eta zirkulazio aldaketak. Jaietako egitarautik herritarrek zer kendu edo zer gehituko luketen ere galdetzen du Udalak galdetegian.

Erantzunen zain

Udaletxetik galdetegia erantzuteko eskatu dute, izan ere, hurrengo Jaien batzordean egingo dute aurtengo jaien inguruko balorazioa, eta herritarren iritzia kontuan hartu nahi dute. Erantzunak udaletxeko postontzian utz daitezke. E-postaz ere erantzun daiteke balorazioa danonartian@elgeta.net helbide elektronikora bidalita. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak