Atxuria, Tologorri, Mirutegi eta Ballo... udaberri honetan eguraldiak askorik ez lagundu arren, Elgetako Kantsatzeke Mendi Taldeak hainbat irteera egin ditu azken hilabeteotan.
Honakoan, bazkide egiteko, federatzeko edo aseguruaren estaldura zabaltzeko aukera emango dute, mendi taldeko ordezkariak kultura etxeko bigarren solairuan izango baitira hilaren 10ean, eguaztenean, 19:00etatik 20:00etara.