Udalbatzak Udalitz lan hitzarmena luzatu du

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko uztailaren 5a

Premia zuen hitzarmen hori uztailaren 7a baino lehen luzatzeak.

Ekainaren 25ean egindako osoko bilkuran Elgetako udalbatzak aho batez onartu zuen Euskadiko toki erakundeetako langileen lan-baldintzak arautzen dituen Udalitz hitzarmena luzatzea. Oxel Erostarbe alkateak adierazi zuen: "Gobernu honen asmoa da, orain arte moduan, langile guztiei lan hitzarmen bera aplikatzea". Bilduko Janire Lazkanok eskaera bat egin zuen: "Jarraitu inposaketei eta murrizketei ateak ixten". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak