Ekain amaieran urteko langabezia datu onena Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko uzt. 3a, 10:59

Elgetak 43 langabetu eta %7,93ko langabezia tasa ditu, Debagoieneko langabezia daturik txikiena uneotan

Langabezia datuek hobera egin dute bailara osoan; 2013ak orain arte utzitako langabezia daturik onenarekin heldu gara urte erdira.

Joera berdina eman da Elgetan ere. 62 langabetu utzi zituen urtarrilak, eta ordutik jaisten joan da kopuru hori; otsailean 59, martxoan 51, apirilean 49, maiatzean 49, eta ekainean 43. Langabezia tasak ere behera egin du; %11,44tik % 7,93ra.

Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan egin du behera langabezia tasak. Ekainean, 225.434 pertsona zeuden langabezian Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan; maiatzean baino 5.969 gutxiago eta iazko ekainean baino 17.541 gehiago.

Horrela bukatu dute ekaina:

  • Araban, 27.428 lanberekin.
  • Bizkaian, 98.082rekin.
  • Gipuzkoan, 48.503rekin.
  • Nafarroan, 51.421ekin.
  • Hego Euskal Herrian, 225.434rekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak