Laster dira hemen Elgetako Ferixa Nagusiko jaiak

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko eka. 24a, 11:49

Egueneko mozorro festarekin lehertuko da festa Elgetan; aurrekontua, aurten, 33.669 euro da. Egitaraua hemen.

"Badatoz kalian gora kalian behera ibiltzeko egunak eta gabak", irakur daiteke jaietako agurrean. Eta horrela da. Jai batzordeak lau eguneko egitaraua prestatu du.

Programak antzekotasun handiak ditu aurreko urtekoarekin alderatuta. Berezitasun handiena, aurten, plazako musika taldeekin egindako ahalegin berezia da. Barikuan, esaterako, Vendetta taldea izango da Elgetan. Eta azken orduko aldaketen artean umeen eguneko bazkaria aipatu behar da. Guraso boluntarioak falta ziren bazkari hori banatzeko, baina azkenean badaude, eta txartelak sei eurotan daude salgai Julianen kioskoan. Salbador kaleko lokal batean, berriz, taberna zabalduko du herriko gazte talde batek. Kontzertua ere antolatu dute.

Jaietako argazki lehiaketa

Aurten ere Ferixa Nagusiko argazki lehiaketa antolatu du Udalak. Hala, jaietan argazki onena ateratzen duen elgetarrari tableta digital bat emango diote opari.

Argazkiak jaietako edozein egunetan atera daitezke, eta gaia librea da. Lanak aurkezteko epea uztailaren 2an, 13:00etan, amaituko da.
Argazkiak ondorengo helbide elektronikora bidali behar dira: danonartian@elgeta.org.

El Getafe Rix a 2013 by Goiena Komunikazio Taldea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak