Maala kalean festa eguna izan zen atzo

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko ekainaren 21a

Jose Inazio Ibarluzeak eta haren lagunek 'plaza kordobesa' inauguratu zuten.

Berrikuntza politak egin ditu hilabeteotan Jose Inazio Ibarluzea Irei-k etxe atarian. Egurrezko eserlekua, burdinezko apaingarriak, loreak... plaza kordobesa zirudiela entzun du behin baino gehiagotan, eta laster etorri da inaugurazioa.

Atzo iluntzean, lagun talde polita elkartu zen Ibarluzeak etxe aurrean ipinitako mahaiaren bueltan. Inauguraziorako etxafuegoak bota, txitxi-burruntzia egin eta botila ardoak zabalduta zituzten. Alkatea ere gonbidatu zuten. Ekitaldiko erretratu ofiziala ere atera zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak