Balcon de Bizkaia rallya Elgetatik igaroko da bihar, zapatua

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko ekainaren 21a

Hiru tramu jokatuko dira Elgetatik gertu; lehenengo autoa 15:50ean abiatuko da Elorriotik.

Automobilen rallya izango dugu bihar, Elgetan: V. Balcon de Bizkaia rallya, hain zuzen ere. Antolatzaileek 55 auto espero dituzte, eta zapatu arratsaldean jokatuko dira Elgeta inguruan prestatu dituzten hiru tramuak. Lehenengo autoa 15:50ean abiatuko da Elgetatik eta auto bakoitzak bi aldiz egin beharko ditu hiru tramuak.

Hiru tramu

Elorrio-Pagatza (15:50ean hasita), Elgeta-Soraluze (16:08ean hasita), eta Angiozar-Kanpanzar (16:56ean hasita) dira hiru tramuak. Antolatzaileek Asentzio eta Sagarerreka gomendatu dituzte ikusleendako. Zirkulazioa, hori bai, tramu bakoitzeko lehen manga hasi baino ordubete lehenago itxita dute.

Iaz Xabier Lujuak eta Jesus Estradak gidatutako Lancer Evo X autoa izan zen azkarrena; 40:06.300ko denboran bete zituen tarte kronometratu guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak