Argazki erakusketa ipini du Manolo Montielek Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko eka. 20a, 11:51

46 argazki zintzilikatu ditu antzokian; ikusgai egongo dira uztail erdialdera arte.

Manolo Montiel elgetarrak gustuko du argazkiak ateratzea, eta erakusketa ipini du Espaloian. Honakoan 46 argazki aukeratu ditu antzokian zintzilikatzeko. Denetik dago ikusgai; erretratuak, animaliei ateratako argazkiak, paisaiak... Erakusketa uztail erdialdera arte egongo da ikusgai Elgetako kafe antzokian.

Aurretik ere egin ditu erakusketak elgetarrak. Gogoan dugu 2009an Gipuzkoako herri guztiak bisitatu zituela; herri bakoitzeko txakur bati argazki atera eta erakusketa ipini zuen. 2011an, berriz, Elgetako txoko ezberdinen argazkiekin aurkeztu zuen erakusketa. Mundumira jaialdiko argazkiekin ere egin zuen muntaia.

Honako honetan denetik du erakusketa. Guztira, 46 argazki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak