Elgeta-Bergara taxibus zerbitzu berria iragarri du Foru Aldundiak

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko eka. 14a, 11:45

Uztailaren 1ean ipiniko dute martxan, eta lan egunetan hiru zerbitzu finko eskainiko ditu.

Garraio publikoa indartzeko zerbitzu berriak aurkeztu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, tartean Bergara eta Elgeta lotuko dituen taxibusa. Aldundiak esan du eskaintza berria uztailaren 1ean ipiniko duela martxan, eta gaur egun dauden zerbitzuak osatzera datorrela.

Lan egunetan bost zerbitzu eskainiko ditu; hiru finkoak —12:45ean, 16:10ean, eta 19:35—, eta bi eskaripekoak —18:50ean eta 21:00ean—. Jai egunetarako, berriz, eskaripeko hiru zerbitzu berri iragarri dituzte: 13:45ean, 16:10ean eta 21:15ean. Eskaripeko izateak esan nahi du erabiltzaileak telefonoz eskatu beharko duela, aurrez.

Aspaldiko eskaera

Urteak dira elgetarrek garraio zerbitzua hobea eskatzen dutela. Aldundiak 2012ko apirilaren 16an ipini zuen martxan Elgeta eta Eibar lotzen dituen taxibus zerbitzua, eta esan beharra dago erantzun polita izaten ari dela.

Elgetako Udalak sasoi horretan landu zuen herritarrekin batera Elgeta-Bergara garraio zerbitzua hobetzeko proposamena. Hainbat bilera ireki egin ziren eta landutako proposamen hori Aldundiari aurkeztu zitzaion. Orain iritsi da erantzuna: Aldundiak ez ditu elgetarrek eskatutako zerbitzu guztiak onartu, baina taxibusa martxan ipiniko du uztail hasieran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak