Neska-mutikoak hasita daude San Juan sua egiteko materiala batzen

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko ekainaren 11

Atzo lanpetuta ibili ziren, eta egur eta kartoi pilo polita egin zuten.

Goiz hasi dira aurten San Juan sua egiteko piloa egiten. Atzo, eguraldi ona zegoela baliatuz, buelta bat baino gehiago egin zuten industrialdean dauden enpresetara egur eta kartoi bila. Taldeka, hamabost bat neska-mutiko ibili ziren atzera eta aurrera bi karrotxoren laguntzarekin.

Domeka da aurten San Juan bezpera —ekainak 23—, eta ilundutakoan piztuko dute sua Bolatokiko kantxaren aldamenean. Maala Guraso elkarteak ogitartekoak banatuko ditu 20:00etan. Inork sutarako materiala gehiago balu umeek egindako pilora bota dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak