Kortazarrek ez du arerio gogorrik izan, eta ordu erditik gora atera dio bigarren sailkatuari. "Primeran etorri zait entrenamendu moduan", zioen amaieran. Eta balio izan dio, baita ere, sentsazioak hobera doazela ikusteko eta datozen probetara begira "konfiantza" irabazteko. Hurrengo lasterketak Chamonixen ditu, hilaren amaieran, kilometro bertikala eta maratoia, egubakoitz eta domeka.