Txapelketa osoan, guztira 39 txirlo jo ditu Arantzabalek, hasieran esperotakoak baino gehiago.Txapelketan parte hartu duten 80 jokalariez gain, Angiozarko Goimendi auzoko Jesus Mari eta Jose Luis Gorosabel lehengusuak izan ziren zapatuko protagonistak. Gipuzkoako Hiru Txirlo Boloen Federazioak omenaldia egin zien; garaikur bana eta emazteendako lore sorta oparitu zieten, besteak beste: "Oso onak ziren, eta lehiakorrak; saltsero hutsak", esan digu Sebas Arantzabalek. Bi lehengusuen ibilbidea eta anekdota batzuk kontatu zituzten eta une hunkigarriak bizi izan ziren. Erronka bota zuten, gainera: datorren urtean Gipuzkoako zirkuituko tiraldiren baten parte hartzeko asmoa erakutsi zuten.