'Milizianoak' taldeak irabazi du Koadrila Eguneko Gisatu lehiaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko eka. 8a, 20:34

Hamar talde aurkeztu dira Gisatu lehiaketara; umeendako puzgarriak eta gaztetxoendako argazki maratoiak ere harrera ona izan dute.

Euriak busti du aurten Koadrila Eguna, eta zenbait aldaketa izan dira egitarauan. Dena den, Gisatu lehiaketara aurkezten den talde kopurua iazkoa baino handiagoa izan da. Hamar taldek egin dute gisatua eta epaimahaiko kideen iritziz 'Milizianoak' taldekoek gertatutakoa izan da goxoena. Bigarren saria Pantxi taldekoek eraman dute, eta hirugarrena Faka Faka taldeak.

Eguraldiak ez du lagundu eta talde batzuk plazan bazkaldu beharrean elkarteetan bazkaldu dute. Luhartz taldearen erromeriarekin amaituko dute festa Elgetan.

Umeendako ekintzak

Puzgarria izan dute aurtengo Koadrila Egunean umeek. Frontoian ipini dute eta haur ugari ibili dira. Gaztetxoendako argazki maratoiak ere erantzun polita izan du. Sei taldek hartu dute parte eta antolatzaileek ipinitako hamaika gairen inguruko argazkiak ateratzen ibili dira goizean zehar. Argazki sarituak zeintzuk diren hurrengo asteetan emango dute jakitera.

Gisatu lehiaketako sailkapena

1. Milizianoak (56 puntu)

2. Pantxi (51 puntu)

3. Faka Faka (50 puntu)

4. Iñigo eta Ramon (48 puntu)

5. Jubilatuak (47 puntu)

6. Neta (46 puntu)

7. Iñaki eta Putxi (45 puntu)

8. 90.210 (45 puntu)

9. Elgetar berriak (40 puntu)

10. Oila Express Band (34 puntu)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak