Koadrilen arteko 'pikea', aurten ere, gisatu onena prestatzea

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko eka. 7a, 12:34

Bihar, zapatua, Koadrila Eguna da; hasiera batean mantendu egingo dira biharko iragarritako ekitaldi guztiak.

Asteon, behin baino gehiagotan kontsultatu dute eguraldi iragarpena Koadrila Eguneko antolatzaileek. Buruhauste garrantzitsua izan da eta da oraindik ere.

Bihar, lehenak martxan jartzen gisatu lehiaketako parte hartzaileak izango dira. 10:30ean has daitezke lanean. Berrikuntza da gisatua aurkezteko kazolak Udalak ipiniko dituela aurten.

Iaz, sei taldek hartu zuten parte lehiaketan, eta Faka Faka taldeko Josetxo Arantzabalek eta Enrike Elkorok eraman zuten lehenengo saria. Jokoan da, berriz ere, txapela. Aurten ere sukaldariek hiru ordu eta erdiko epea izango dute gisatua prestatzeko. Sari banaketa 14:30erako iragarri dute.

Festa egunak herri bazkariarekin eta erromeriarekin jarraituko du. Bazkarirako mahaiak eta aulkiak Udalak ipiniko ditu. Erromeria, berriz, Luhartz taldeak egingo du 17:00etan hasita.

Ekintzak umeendako ere

Indartuta dator Koadrila Eguna, gehienbat umeendako iragarritako ekintzekin. 11:00etatik aurrera puzgarria egongo da plazan —eguraldi txarrarekin frontoian—, eta Maala Guraso Elkarteko ordezkariak arduratuko dira horrekin. Iluntzean, berriz, bits festa dago iragarrita. Ekintza hori plazan egitekoa da, 19:00etan. Eguraldi txarrarekin ez litzateke egingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak