Zapatuan jokatuko dute Azpeitiko Garmendipe auzoan Gipuzkoako Hiru Txirlo txapelketaren azken jardunaldia. 36 txirlo jota sailkapeneko hirugarren postuan da uneotan Sebas Arantzabal elgetarra. Txirlo bakar bateko aldearekin ditu aurretik beste bi bolari. Hala, zapatuan txapelerako lehian izango da elgetarra. Tiraldia 12:00etan hasiko da. Elgeta A taldea ere lan polita egiten ari da; laugarren doa taldekako sailkapenean.