Atzegiko familiek eskerrak eman dituzte zapatuko ekitaldian jaso zuten laguntzagatik

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko ekainaren 4a

Elgetan egindako Debagoieneko Atzegi Egunarekin oso pozik daude antolatzaileak.

 "Giro oso polita izan genuen familiekin egindako bazkarian eta gure esker ona adierazi nahi dugu", esan du Elgetako Garbiñe Sarasketak. "Udalari mahaiak utzi zituelako, zerbitzari lanak egin zituztenei, aurreskua egin zuten umeei, eta batez ere soinua joken ibili ziren Elgetako soinu eta pandero jotzaleei ipini zuten giroagatik: Leire, Ainhoa, Ainara, Uxue, Garaine, June, Janire eta Beñat".

Gogoratu Espaloia kafe antzokian ikusgai dagoela ekainaren 16ra arte urteroko ospakizunarekin lotuta Atzegiko arduradunek ipinitako argazki erakusketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak