Eguerdiko 13:00etan abiatu dira plazatik, Joxe Gardoki Aramaioko soinujolea eta Beñat Leanizbarrutia panderojolearekin. Herriko lau tabernetan geldiuneak eginda kantatu dituzte hiruna abesti bakoitzean; eta batetik besterako bidea kalejiran eginez 14:30 inguruan heldu dira helmugara, Espaloira.
Eguraldiak erakutsitako aurpegi tristea alaitzea lortu dute, bada, gaur Elgetan, euskal kantu ezagunekin osatutako errepertorioaz. Partaideen kantatzeko gogoa ikusita, data zehatzik jarri ez duten arren, hirugarrenaren ostean izango da bai, antolatzaileen hitzetan, laugarrena.