Elgetan ere elkarretaratzea egin dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko maiatzaren 30a

Lasaitasuna izan da nagusi goizean goizetik; deitzaileen esanetan langileen erantzuna ona izan da Elgetan.

Goizean goiz, 05:30ean, abiatu da piketea herriko plazatik. Langileen erantzuna, baina, ona izan dela adierazi du LAB sindikatuko Sebastian Arantzabalek. Zenbait enpresatan lanean zeudela esan du, baina orokorrean industrialdeko lantokiak itxita aurkitu dituztela.

07:30ak bueltan hartu ditugu argazki galeriako irudiak. Lantokietako ateak itxita aurkitu ditugu.

Komertzioak ere itxita

Erdigunean ere grebarako deiak jarraipena izan duela esan du Arantzabalek. "10:30ean abiatu gara Gasteizera eta taberna eta dendak itxita zeuden ordu horretan".

Herri Eskolan eta Haurreskolan bat egin dute greba deialdiarekin. Herri Eskolako langileen kasuan %77-k egin du bat lanuztearekin. Zerbitzu minimoak eskaini dituzte bai Herri Eskolan bai Haurreskolan.

Elkarretaratzea 10:00etan

Iragarri moduan elkarretaratzea egin dute Elgetan, 10:00etan. Hamabost bat lagun elkartu dira herriko plazan 'Eskubide sozial eta laboral duinak m30 greba orokorra' zioen pankartaren atzean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak