Salgai daude jaietako Herri Eguneko bazkarirako txartelak

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko eka. 10a, 13:30

Gurasoak behar dira umeen bazkaria banatzeko; eguen eguerdira arte eman daiteke izena.

Jai Batzordeak jakitera eman duenez salgai Julianen kioskoan daude Herri Eguneko bazkarirako txartelak. Aurten ere 600 bat lagunendako paella erraldoia egingo du Santanderko Vicente Quintanak. Txartelak lau eurotan daude salgai.

Umeen bazkaria

Umeen bazkaria banatzeko lauzpabost guraso behar direla jakinarazi dute Jai Batzordetik. Eskolan edo udaletxean eman daiteke izena eguen eguerdia aurretik. Nahikoa guraso ez badaude egueneko jai batzordean erabakiko da zer egin umeen bazkariarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak