Kalez kale eta tabernaz taberna kantuan egiteko aukera berria, domekan, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko maiatzaren 28a

Jose Gardokirekin egingo dute entsegua gaur, martitzena, 21:00etan kultura etxean.

Kantu zaleek soinu-jole eta guzti egingo dute domeka eguerdiko txikiteoa. Udazkenean erantzun polita izan zuen Udalak Elgetako koruko kideekin eta Jose Gardokirekin batera egindako Elgetan Kantuan ekimenak.

Hala, ekainean beste saio bat egitea erabaki dute. Ekimen irekia da, eta asmoa da tabernaz taberna eta kalez kale kantuan ibiltzea 13:00etan herriko plazatik abiatuta.

Kantuak ikasi nahi dituztenendako entsegua ere antolatu dute: maiatzaren 28rako, martitzena, deitu dute. Kultura etxean elkartuko dira, 21:00etan, Jose Gardoki soinu-jolearekin. Kantu errepertorioa zehazteaz gain, tonua hartu eta abestiak ikasteko aukera izango da bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak