Aste bukaeran zabalduko ditu ateak udaberriko gazteleku zerbitzuak

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko maiatzaren 23a

Interesatuek maiatzaren 31ra arteko epea dute izena emateko.

Masaje eta sukaldaritza tailerrak, pelikulak, batuka, erretratu maratoia, bits festa, jolasak, txitxiburduntzia, irteerak Asentziora eta Sendavivara... zerbitzua aste bukaera honetan ipiniko dute martxan, eta herriko jaietara arte luzatuko da.

Gazteleku zerbitzua 2002. urtetik gora jaiotakoendako da, eta prezioa 38 euro da. Sendavivira joateko beste 63 euro ordaindu beharko dira; ikasturtean zehar gazteleku zerbitzua erabili dutenek, 30 euro.

Bihar, barikua, egingo dute aurkezpen bilera; 19:00etan gazteekin, eta 20:00etan gurasoekin. Bilera gaztelekuan bertan egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak