Datorren ikasturteko ingeleseko eskoletarako izenematea zabalik da

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko maiatzaren 21a

Interesatuek ekainaren 14ra arteko epea dute izena emateko.

Herri Eskola eta Maala Guraso Elkartea hasita daude ikasturte amaiera prestatzen, eta Maala Guraso Elkartea hasita dago datorren ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen. 2013-2014 ikasturtean eskolaz kanpoko ingeleseko saioetan parte hartu gura duten neska-mutikoek ekainaren 14ra arteko epea dute izena emateko.

Interesatuek Maala Guraso Elkarteak eskolako sarreran duen postontzia erabili behar dute: sartu bertan ikaslearen izen-abizenak jasotzen dituen idatzi bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak